XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Herrien eta langileen Europa sozialista hortan, beste nazionekin partzuer jar laiteken nazione bat, hots eskualde-nazione bat izan laite beraz Euskadi.

7) Herriko Alderdi Sozialista (HAS) edo Parti Socialiste Basque, demokraziaren bidetarik sozialismaren alde ariko da, gizona gizonaz baliatzeak azken bat izan arte.

Pundu hautan finkatuko da sozialisma: - Ekarpenerako eta sal-erospenetarako tresnak herriaren eskuetan izanen dira. - Tresna horiek, demokrazia legez kudeatuko ditu. - Ekarpena jendearen ongiari buruz antolatuko du, eta ez kapitalaren abantailetan.

Gainera, ez daite sozialismarik eraik, demokrazia finkatu gabe politikan, bizipidetan eta jakintzan, pertsonen heinean bezala batasunen heinean ere; baitezpadakoak dira, bereiziki, alderdien askatasuna eta sindikaten beregaintasuna.